
Palazko jokamoldeez gain, baditugu xistera mota ezberdinekin jokatzen diren modalitateak. Xisteren ezaugarri nagusiena hauen forma da: erdilargizko itxura du. Jokamolde hauek trinketean ez ditugu ikusiko, izan ere pilotak abiadura handia hartzen duelako eta jokalarientzat arriskutsu bihurtu daitekeelako. Modalitateen artean hiru ezberdindu ditzazkegu:
·Zesta punta:
Espezialitaterik hedatuena da munduan zehar eta baita ikusgarriena ere. Zesta puntako xistera nahiko xelebrea da, izan ere, poltsa moduko bat duelako pilota bertan gelditu eta ondoren jaurtitzeko atxikia eginez. Erraminta honek larruzko eskularrua izango du eskuari lotua. Xistereko jokamoldeen artean abiadura handien hartzera iristen den modalitatea da (300km/h-ko abiadura hartzera iritsi daiteke).
·Erremontea:
Erremontea pilotaren aldaera bat da, xistera ez oso sakonarekin jokatzen dena. Pilota xisteraren behealdetik sartzen da eta puntatik irteten da etengabeko mugimendu batean, hau da, pilota xisteratik irristatuko da. Xisterak zesta-puntako xisteraren antza du, baina, ez du poltsa bertan pilota gelditzeko.
·Joko garbia:
Joko garbia zesta puntaren aintzindaria da. Zesta puntaren antzera xistera batekin jolasten da, baina kasu honetan xistera txikiagoa da eta ez dauka pilota gelditzeko poltsa, izan ere, ez baita atxikia onartzen. Jolasteko modua bere izenak esaten du: joko garbia da. Hau da, hartu eta bota egingo da.
Xisterez eta paletaz gain, plekako jokamoldeetan xareko jokamoldeak ere baditugu.
XAREKO JOKAMOLDEAK:
Xarea zurezko uztai batekin jokatzen da sare batez osatua. Larruzko pilota bizi batekin jokatzen da. Nahiz eta erraketaren antza eduki ez da berdin jokatzen, hau da, ez da pilota jotzen, pilota xarean hartu eta indar handiz botatzen da. Jokamolde hau trinketea soilik jokatzen da, eta buruz-buru jokatzeko aukera bakarrik dago.
Erramintekin jokatzen diren jokamoldeak
![]() | ![]() | ![]() |
---|---|---|
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
Eskuz ibiltzeaz gain, erraminta ezberdinekin jokatzen diren jokamoldeak ere baditugu. Mota ezberdinetako tresnak aurki ditzazkegu euskal pilotan: xisterak, palak, xarea, eskularruak eta erraketa. Baina, guk xisterak eta xarea bakarrik erabiliko ditugu, izan ere frontenisetaz gehienok badakigulako eta eskularruak joko zuzenetako jokamoldeetan bakarrik erabiltzen direlako.
·Gomazko paleta
Zurezko paleta bat eta gomazko pilota bat erabiltzen dira. Aisialdirako gehien erabiltzen den espezialitatea, izan ere ez baita besteak bezain gogorra.
·Pala motza
Zurezko paleta bat eta larruzko pilota bat erabiltzen dira, larruzko paletakoak baino lodiagoa eta diametro handiagoa duena. Oso espezialitate fisikoa eta ikusgarria da.
·Larruzko paleta
Zurezko paleta bat eta larruzko pilota bat erabiltzen dira (larruzko pilotarik txikiena da pilota mota hori erabiltzen duten espezialitate guztien artean). Oso erakargarria eta ikusgarria da ikusleentzat, jokoaren abiadura dela medio.
·Pala zabala
Argentinan sortu zen espezialitatea da, egurrez egindakoa. Ohikoa da trinketean jokatzea, izan ere abiadura ez baita hain azkarra eta ikusgarria bihurtzen da jokoa.
·Pala
Pala guztietatik luzeena da eta larruzko pilota bat erabiltzen da. Abiadura handia hartzen du pilotak eta frontoi luzean bakarrik ikusteko aukera dugu.