
JOKUA PELOTAN
Euskal pilotan ere kirol apustuak baditugu. Esku pilotako eta zesta puntako partidetan kontrakantxa inguruan "korredoreak" aurki ditzazkegu. Hauek protagonismo handia izan ohi dute partiduetan; izan ere, jende askok apustu egiteko joera du. Apustu hauekin diru kantitate handiak mugitzen dira. Frontoiean apustu egiten duten gehienak zaharrak edo helduak izan ohi dira, joku hau atsegina zaielako.
Baina, azkenaldian apustuen zifra gora doa geroz eta jende gehiagok egiten duelako. Gorakada hau gazteek eragiten ari dira, nahiz eta adingabeak izan, apustu egiten dutelako. Gaur egun, apustu makinekin ere topa gaitezke edozein taberna edo joku salatan eta han edozein kiroleko partiduak apostatzeaz gain, esku pilotakoetan ere apustu egin daiteke. Gure gizartean hau indartzen doa, oso arriskutsua den arren.
Estatu Batuetan ere apustuek indar ikaragarria dute eta zesta puntako partidak garrantzia hartzen ari dira, jendea apostatu egiten baitu. Honela, apostuen bitartez, zesta punta zabalduz doa eta honekin batera, euskal pilota. Hau garrantzitsua da gure kultura eta hemengo joku tradizionalak ezagutaraztea egiten duelako. Hau aurreneko pausu bat izan daiteke munduak gure kultura ezagutzeko eta Euskal Herrira etortzeko, baina oso arriskutsua da jendeak diru asko galdu dezakelako.
Euskal pilota ekialde urrunean


