
Nahiz eta material gehiena Gasteizko Udalak utziko digun, hainbat gastu izango ditugu.
Printzipioz, instalazioa aurrez eskatuko diegunez, dohainik izango da.
Pilotak, berriak erosiko ditugu:
-Eskuz jokatzeko pilotak: 4 piloteko packa = 18€ x5 pack = GUZTIRA 90€
-Teniseko pilotak: pilota bakoitzak 1€ x15 pilota = GUZTIRA 15€
-Gomazko pilotak: 5 piloteko packa = 6€ x3 pack = GUZTIRA 18€
-Larruzko pilotak: utzi egingo dizkigute (pare bat)
Bestelako gauzetan, zinta isolatzailea soilik erosiko dugu 3€.
Beraz, aurreikusten dugun gastua guztira 126€-koa izango da.
Beti Jai pilotalekua Gasteizko Udalak utziko digu, baina, honetarako aldez aurretik eskatu beharko diogu eskaera formal baten bidez. Izan ere, ez baita okasio baterako bakarrik. Gainera, etorkizuna izan dezakeen proiektu bat denez, Gasteizko Udalak 500€-ko diru-laguntza bat eman digu, beraz, uste dugu diru horrekin nahikoa izango dugula gastuentzako.
Erramintak ere, utzitakoak izango dira. Denak erostea aparteko gastu bat izango litzakelako eta raketak beharko ditugun egunetan, zuek ekarriko dituzute.
-Zesta puntako xisterak (10-12)
-Pala zabalak (6)
-Gomazko paletak (4)
-Larruzko paletak (4)
*Gogoratu, norberak bere erraketa eraman beharko duela.



