top of page

Eskuz jokatzen diren jokamoldeak

  Eskuz jokatzen den modalitatea da hedatuena, eta ezaugarri ezberdineko pilotalekuetan jokatzen da. Gehien ikusten dugun instalazioa frontoi motza da, izan ere, ez da hain ohikoa telebistan trinketea eta plaza librean jokatzen diren partiduak ikustea. Hala ere, Iparraldean eta Baztan inguruan normalagoa da instalazio hauetan jokatzea.

 

   Frontoi motzean, modalitate batean adibidez muga bat ezartzen da 4 1/2 -an eta muga hortan jokatuko da partidua. Bi pilotari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da, nahiz eta gehien jokatzen dena binakakoa den. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak frontisa jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egiten duelako besteak tantoa lortzen duen arte.

 

   Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere ezaguna da hainbat tokitan, adibidez, Hegoamerikan herrialde ugari ditugu eskuz jokatzen dutenak.

 

bottom of page