LARUNBATAK GUREKIN
Larunbatero txapelketak egingo ditugu izena eman duten pelotarien artean. Hasiera batean astebururo ordutegi berdina izango dugu, baina, aldaketak izateko aukera ere egongo da. Hau aldatzen baldin bada korreo bidez ohartuak izango zarete.
Txapelketak 10:30 hasiko dira, beraz, eskertuko genizueke 10:00ak aldera frontoira gerturatzea.
Hurrengo ordutegia izango dugu:
FRONTOIAN:
-10.30: Txapelketari hasiera emango zaio.
-13.00: Sari banaketa.
-13.15: Argazkiak.
Txapelketa jolasten den bitartean umeentzat tailerrak izango ditugu beraiek ere ondo pasa dezaten. Plastilina, margoak, mozorroak... Gero, txapelketako sari banaketan umeei ere saritxo batzuk emango dizkiegu. Dena bukatutakoan, denok batera sozietatera hurbilduko gara, bertan bazkaltzeko asmoarekin.
GASTEIZEKO JAI ALAIEKO FRONTOIAN
GERATUKO GARA ASTERO
Edozein motako dudarik edo galderarik duzu? Ez eduki beldurrik eta gurekin harrematetan jarri.
Gurekin kontaktatzeko: 616892687

Zozketatzen den kamiseta
SOZIETATEAN:
-13.30-14.00: Pintxo euskaldunen degustazioa.
-14.00: Mahaian eseriko gara bazkariarekin hasteko.
-15.30: Mus txapelketa.
Hilabeteko azkeneko larunbatetan 3 kamiseten eta esku pilota partidu profesional baterako 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko zenbakiak zure parte hartzearen araberakoak izango dira. Hau da, zenbat eta entrenamendu eta txapelketa gehiago etorri, gero eta zenbaki gehiago izango dituzu, irabazteko aukera gehiago izanik. Entrenamenduetara etortzeagatik bi zenbaki emango zaizkizue eta txapelketetara etortzeagatik, aldiz, hiru.
*Oraindik ez dakigu ziurtasunez proiektuaren hasiera data, baina, Urtarrileko lehenengo astean hasten saiatuko gara, Gabonetako turroiak, txokolatea, etab. erretzeko.