top of page

TXIKIA DA BAINA HERRI OSO BAT BETETZEN DU

Euskal pilota joko tradizionala izateaz gain, gure ustez arraza desberdineko pertsonen arteko harremana berma dezakeen kirola da.  Gure arbasoek jolastu izan duten jokoa dugu, nahiz eta gaur egun kiroltzat har dezakegun. Euskal pilotan bi jokatzeko modu ezberdin desberdindu ditzazkegu; alde batetik, joko ez zuzenak edo plekakoak, hau da, frontisaren kontra jotzen duten jokamoldeak eta bestetik, joko zuzenak ditugu, hauetan ez da beharrezkoa frontisa jotzea, adibidez, boteluzea edo laxoa. 

Joko zuzenetako modalitateetan material ezberdinak erabiltzen dituzte. Alde batetik, boteluzea dugu; joko hau eskuz bakarrik ibiltzen da eta 5:5 jokatzen da plaza librean. Hauen berezitasun bat botarria da (sakean punpa botarrian egiten dute) eta bestea, marradun jokamoldeak direla.

 

Bestetik, plaza librean errebotea eta laxoa ditugu. Laxoan 4:4 jokatzen da eta eskularru motz eta luzeekin jokatzen da; laxoan ere botarriarekin jokatzen da. Errebotea, aldiz, 5:5 jokatzen da eta botarria dago, baina, material ezberdinekin jokatzen da: eskuz (sakean), eskularru motza (2) eta joko garbiko xistera (3).

Azkenik, pasaka marra gabeko jokamoldea dugu. 2:2 jokatzen da eta jokamolde hau trinketean soilik jokatzen da. Eskularru motzez jokatzen da eta sakean ez da punparik ematen.

 

Nahiz eta joko zuzenak oso interesgarriak diren eta aspaldiko jokoak diren, joko ez zuzenetan zentratuko gara. Horregatik, ariketa desberdinak propasatzen ditugu, harreman hauek indartu daitezen. Gure artean ezagutzeko modu egokiena dela uste dugu eta gainera,  euskal pilotako espezialitade ezberdinei buruz ikasi eta gozatu ahal izango dugu.

Laxoa

Pasaka

bottom of page