Ikasteko probatu ditzakezun hainbat ariketa
- resatim16
- 17 nov 2016
- 3 Min. de lectura
Larunbatetarako txapelketarako entrenatu nahi baduzu astearte eta ostegunetan 18:30etan entrenamenduak antolatuko dira Beti Jaieko pilotalekuetan edozein mailako jokalarientzat. Hasiberria edo beteranoa bazara ere, hemen baduzu zure lekua! Animatu eta etorri, jende berria ezagutu eta primeran pasatzeko aukera paregabea duzu eta!
Zure kabuz ere entrenatu dezakezu gure entrenamenduetatik kanpo, hemen ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu:
Eskuz:

1-Pilotaren botea eta pisua ezagutzeko ariketa:
Hasieran, pilota frontisera jaurti eta lurra ikutu baino lehen (airez) hartu beharko duzue. Indar handiagoz edo gutxiagoz proba daiteke botea ezagutzeko eta pilotaren pisuaz konturatzeko.
Gerora zailtasun gehiago jartzeko eta pilota kolpatzen ikasteko jaurti ordez, sakea egin dezakezue.
2-Pilota jotzen ikasteko ariketa:
Sakea egin ondoren pixkanaka-pixkanaka eskuz jotzen hasi zaitezkete, eskuinez eta ezkerrez, txandaka. Ausartzen bazarete airez ere jo dezakezue pilota.
3-Elkar ezagutu jokatuz:
Joko honen izenak esaten duen bezala, helburua zuen artean hitz egitea eta elkar ezagutzea da, beti ere pilotan jokatuz. Aurreko ariketan bezala, pilota jokoan mantendu behar duzue, tantoa egiten saiatu gabe, eta akatsa egiten duzuen bakoitzean zuei buruzko zerbait kontatu beharko duzue.
4-Eliminatzera:
Talde handi bat elkartzen bazarete, denek denen aurkako "partida" moduko bat egin ahal izango duzue. Tantoa egiten saiatu behar duzue eta huts egiten duena kanporatua izango da, kanporatutakoen ordena gogoan edukiz. Inor geratzen ez denean bikoteak egin beharko dituzute, eliminatuen ordenaren arabera erabakiko da bikotea: lehen kanporatua azken kanporatuarekin, bigarrena azken aurrekoarekin...
Bigarren aldiz jokatzean bikoteek eskutik helduta jokatu beharko dute. Horrela nahi adina aldiz jokatu daiteke eta nahi denean berriz ere bakarka jokatu daiteke bikoteak aldatzeko.
5-Partidu moldatuak:
Behin elkar ezagututa eta besteen gaitasunak jakinda, partidak antolatu ditzakezue. Norbaitek oso erraz irabazten badie gainerakoei, zailtasun bat jartzeko aukera izango da: "bi-paretak" egitea debekatzea, adibidez. Horrela partiduko jokalarien maila ahalik eta parekatuen egon arte. Ginera, denok daukagu zerbait hobetzea eta geure buruari zailtasunak jartzea era oso eraginkorra da gure mugak zeintzuk diren ohartu eta gainditzen saiatzeko.
Xisteraz:

Erreminta hauekin jokatu ahal izateko, lehenik eta behin, pilota eta xistera ezagutzea ezinbestekoa da. Horregatik, lehendabizi xistera alde batera utzi eta pilotarekin soilik arituko gara, erreminta hauekin jokatzen diren espezialitateetan pilota oso bizi joan ohi delako.
1-Botea ezagutzen:
Lehenik, pilotaren botea ezagutzeko hauetako bat hartuko dugu; ondoren, frontisera bota eta gero hartu egingo dugu. Hasieran poliki-poliki hasiko gara eta gero indar handiagoz egingo dugu. Honela, pilotaren botea zein den jakingo dugu, ezinbestekoa xisterekin jokatu ahal izateko.
2-Xixtera probatuz:
Jarraian, zesta puntako xistera hartu eta gure eskuineko eskuan jarriko dugu. Hau egitean, binaka jarriko gara eta pilota bat hartuko dugu. Gero, frontisera hurbilduko gara eta bikoteko batek pilota frontisera botako du eskuarekin, bikotekideak har dezan. Minutu batzuk pasatzean rolak aldatuko ditugu.
3-Pilota irristatu:
Bi ariketa hauek egin ostean, xisterarekin pilota frontisera botatzeko garaia da. Horretarako, lehen egin dugun moduan, binaka jarriko gara eta bikotekide batek xistera jarriko du besteak pilota botatzen duen bitartean. Honek botatzean besteak pilota hartu eta bota egingo du frontiserantz, bai eskuinez eta bai errebesez, ikasten joateko. Hasieran, lehenengo koadroan hasiko gara eta pixkanaka-pixkanaka distantzia handitzen joango gara. Ondoren, rolak aldatuko ditugu.
4-Partidua:
Bukatzeko, partidu bat jokatu dezakegu; izan ere, egoera guztiak hemen sartzen dira eta ikasteko modu egokiena da. Gainera, ondo pasatzeko metodo onena da.
Paletan:
Kasu honetan pala zabala, gomazko paleta, larruzko paleta eta erraketa gomendatzen dira hasiera batean, baina gerora pala luzean eta motzean ere ausar zaitezkete.

1-Botea ezagutu:
Beti bezala pilota bakoitzaren botea eta pisua ezagutzea ezinbestekoa da, beraz, bikote bat edo talde bat elkartu daiteke eta pilotarekin paseak egin ditzakete. Elkarri botearekin, boterik gabe, paretaren aurka jurtiz etb. egin diezazkiezue paseak.
2-Erreminta ezagutu eta pilotarekin probatu:
Lehen aipatu bezala, hainbat pilota eta erreminta mota daude, beraz, gomendagarria da pala mota bakoitzaren pisua, luzera eta zabalera ezagutzea. Pala edo erraketa eskuan izanda, pilota bertan pupatzen saiatu behar duzue, lurrera erori gabe, beroketa moduan. Gero elkarri pase pare bat egin palaz eta ea sake motz bat egin dezakezuen. 2-tik hasi eta gero eta atzeragotik saiatu sakea egiten, palaren dimentsioak ezagutzeko ariketa paregabea da.
3-Pilota jokoan mantendu:
Taldean jarri eta "peloteo" moduko bat egin ezazue, tantorik egin gabe. Ea zenbat kolpe lortzen ditzuen jarraian! Frontisetik gertu hasi indar askorik egin gabe eta lortzen zoazten hainean atzerago kokatu, olaboratu zuen artean.
4-Errebesez edo ezkerrez:
Bi taldetan jarri. Peloteoan jarraitu oraingan ere, baina zuen puntu kopurua gogoratu: kolpe normala eginez puntu bakarra eta errebesez edo ezkerrez bi puntu. Talde bakoitzak aukera kopuru bat edukiko du. Bukaeran puntu gehien dituen taldeak irabaziko du.
5-Bikote parekatuak:
Hasiera batean eliminatzera jokatu dezakezue. eliminatuen ordena gogoan izan eta gero orden berean aukeratuko dira bikoteak. Bikoteak eginak daudenean txapelketa bat antolatu dezakezue, partidak 5era izanda. Ez dago jendea ezagutu eta praktikatzeko modu hoberik.
Comments