top of page

Juan Martinez de Irujo gurean izango dugu

  • resatim16
  • 17 nov 2016
  • 2 Min. de lectura

Juan Martinez de Irujo Goñi (Ibero, Nafarroa, 1981eko azaroaren 4a), Martinez de Irujo deituraz ere ezaguna, esku pilotan pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Profesionaletako lehendabiziko partida 2003ko ekainaren 6an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Jardunean diren esku pilotako pilotarien artean, Juan Martinez de Irujo da, Aimar Olaizolarekin batera, lehiaketa nagusietan txapel gehien jantzi dituena: hamahiruna. Izan ere, esku pilotan, Irujo eta Aimar izan dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean.


Irujo indar handiko pilotaria da, gogor jotzen baitio pilotari bi eskuekin. Gainera, aireko joko handia du, abiadura handia ematen dio jokoari eta erasora jokatzearen zalea da. Hala ere, defentsan ere oso ona da, fisikoki oso indartsua baita. Ikuskizun handia ematen duen pilotaria da Juan, bai egiten dituen tanto zail eta ikaragarriengatik eta baita duen pertsonalitate gogorrarengatik. Honek, askotan burua joatea egiten dio eta ondorioz, partiduak galtzea. Hala ere, duen pertsonalitatea edukita, oso pilotari maitatua da Euskal Herrian, pilotarengatik eman duenarengatik eta baita pilotari eman dionarengatik.

KIROL LORPENAK:

  • Buruz buruko txapelduna: 2004, 2006, 2009, 2010 eta 2014

  • Buruz buruko txapeldunordea: 2005, 2012 eta 2013

  • Binakako txapelduna: 2005, 2006, 2009, 2013 eta 2014

  • Binakako txapeldunordea: 2004 eta 2016

  • Lau eta erdiko txapelduna: 2006, 2010 eta 2014​

  • Lau eta erdiko txapeldunordea: 2008, 2009, 2011, 2013 eta 2015

BITXIKERIAK:

  • 2004ko maiatzaren 9an, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, Aimar Olaizolaren aurka jokatu zuen buruz buruko finalerdietako partida. Juanek bere lehen txapelketa jokatzen zuen, eta orduan txapeldunordea zen Aimar Olaizolari 1-22 irabazi zion. Jendea aho zabalik utzi zuen, eta huraxe izan zuen ordu arteko partidarik gogoangarriena.

  • 2006a izan zuen orain arteko bere urterik onena, hiru txapelak irabazi baitzituen urte berean. Gaurdaino ez du beste inork hori lortu.

Honetaz gain, Irujori elkarrizketa bat egingo diogu. Hona hemen egingo dizkiogun galderak:

- Kaixo Juan, ongi etorri Hegoalde Pilota Elkartera. Plazer bat da gure artean egotea. Nolatan hasi zinen esku pilotan jokatzen?

- Nork bultzatu zintuen pilotan jokatzera?

- Zenbat urterekin hasi zinen?

- Zenbat urterekin egin zenuen debuta? Norekin? Noren aurka? Eta non?

- Zein izan zen zure lehenengo txapela?

- Zein da txapel guztietatik gehien lortzea kostatu zaizuna? Eta gogokoena?

- Partiduen aurretik minik edukitzen al duzu?

- Lesio gogorrik eduki ahal duzu? Zein?

- Esku pilotako modalitateen artean zein duzu gustukoen? Zeinetan irabazi dituzu txapel gehien?

- Zure ustez zein izan da osotasunean eta historian zehar pilotaririk onena?

- Batzuek diote Aimarren eta Juanen erlazioa ez dela guztiz ona. Egia al da?

- Zein da buruan duzun zure partidurik gogoangarriena?

- Kantxa barruan pertsonalitate handi eta gogorra duen pilotaria zarela ikus dezakegu. Frontoitik kanpo nolakoa zara?

- Nor da eredutzat hartu duzun pilotaria?

- Esku pilotaz gain, zein kirol duzu gustuko?

 
 
 

Komentarze


Jarraitu gaitzazu
  • Twitter Basic Black
  • Facebook Basic Black
  • Black Google+ Icon
Azken postak
bottom of page